2011-02-21

Geometria naturan

Hemen dituzue geometria naturan aurkitu ditugun irudiak. ZORAGARRIAK DIRA!


USA EL COCO

GEOPLANOA

2011-02-17

Odol-zirkulazioa


Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, ikus-entzunezko animazio baten bitartez. Odol tanta batek zer bide egiten duen ikusiko dugu: bihotzean sartzen denetik azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.

Betiko moduan, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta gero, galdera batzuk ageri dira, ikusi dugun prozesuaren ingurukoak.

ANIMAZIOA---------------GALDETEGIA

Galdetegia egin ondoren iruzkinetan lortu duzun emaitza adierazi. ANIMO!!

2011-02-08

Arnas-aparatua eta arnasketa

Arnas aparatuaren osagaiak zein diren eta arnasketa-prozesua bera nola gertatzen den erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Ikusi eta gero, hainbat galderari erantzungo diegu. Ahalik eta ongien erantzuten saiatuko gara, gero, arnasketa-prozesua nola gertatzen den idatzi beharko dugu-eta, koadernoan.

2011-02-07

Giza gorputza: Hainbat sistemak osatutako organismoa

Giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dute. Hona hemen "Giza gorputza" izeneko kontzeptu-mapa, bertan gorputza osatzen duten sistema edo aparatuek betetzen duten bizi funtzioaren arabera sailkatzen dira. Sakatu beheko esteka honetan.