2010-12-13

Europa

Gai berria hasi dugu: EUROPA.
Hemendik aurrera Europako hainbat alderdi ikasiko ditugu eta bakoitzak Europako estatu baten azalpena prestatuko du.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan (mapan) dauden jarduerak egin ditzakezu: sartu eta Europako mapak aukeratu: estatuena edo hiriburuena. Ekintza ezberdinak daude. Saia zaitezte eta animo.

2010-12-07

Xabier Lete - Gure homenalditxoa.

Xabier Lete joan zaigu, goian bego. "Izarren hautsa" kanta askotan entzun dugu bere ahotsean, eta asko gustatu zaigu, batzuei Mikel Laboarena baino gehiago. Homenaldi gisa, hona hemen "Xalbadorren heriotzean" bere kanta ezaguna ere.


Xabier Leteren beste kanta batzuk: HABANERA eta IZARREN HAUTSA

2010-12-01

DENBORAPASA

Zubi luze honetan, eskolara etorri gabe,  agian aspertzen zarete, hori ez gertatzeko hemen Antzara jokoa duzue, eta bide batez matematika errepasatzen duzue.
ANTZARA JOKUA

2010-11-22

Glaziarrak

Glaziarrek erliebearen itxuraldaketan egiten duten lana erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Ikusi eta ikasi duguna eskema batean adieraziko dugu koadernoan. Iikus-entzunezko animazioan oinarrituta dauden ulermen-galderak ere erantzungo ditugu.


2010-11-19

Ibaiak

Erliebearen itxuraldaketa denboran zehar eta etengabe gertatzen den fenomenoa da, eta hiru ekintza nagusi bereizten dira: higadura-lana, garraioa eta sedimentazioa.

Ibaiek erliebearen itxuraldaketan zer lan egiten duten erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusi ondoren ulermen-galderei erantzun.


2010-11-16

Haizea eta itsasoa

Erliebearen itxuraldaketa denboran zehar eta etengabe gertatzen den fenomenoa da, eta hiru ekintza nagusi bereizten dira: higadura-lana, garraioa eta sedimentazioa.

Haizeak eta itsasoak erliebearen itxuraldaketan egiten duten lana erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Ikusi eta ikasi duguna koadernoan adieraziko dugu.

2010-11-03

Pompeya (azken eguna)

Datorren astelehenean, gelan, "Pompeya, el último día" dokumentala ikusiko dugu. Vesubio sumendiaren erupzio baten ondorioz Pompeya erromatar herria guztiz suntsitua geratu zenekoa kontatzen digu. Gazteleraz dago, baina oso interesgarria dela uste dugu.

Sumendiak

Sumendien eraketa, haien atal nagusiak eta sumendi garrantzitsuenen kokalekua erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu.

Ikus-entzunezko animaziokoa ikusi eta gero, beti bezala, hainbat galderari erantzun beharko diegu denon artean.

---------------------------


2010-11-02

Tolesturak eta failak

Lur-barnean gertatzen diren mugimenduen eragina lurrazalean nabari da sarri. Horixe gertatzen da tolestura eta faila izeneko fenomenoekin.

Tolesturak eta failak zer diren eta nola eratzen diren erakusten duen ikus-entzunezko animazioa arretaz ikusi eta gero, galderen erantzunak bilatzen saiatuko gara.
--------------------

LURRAREN BARNE-EGITURA: Lurraren geruzak

Lur planeta barrutik nolakoa den hobeto jakin dezagun, ikus-entzunezko animazio hau arretaz ikusi, eta galderei erantzuten saiatu.

2010-10-26

Atmosferaren geruzak

Lurra inguratzen duen atmosferaren geruzarik garrantzitsuenak eta haien funtzio nagusiak zein diren azpimarratuko dugu jarduera honetan. Ezaugarri eta funtzio nagusi horien berri ematen duen ikus-entzunezko animazioa arretaz ikusi eta gero, galderen erantzunak bilatzen saiatuko gara.

2010-10-20

Kontinenteen Jitoa

Lur planeta beti izan al da berdina?
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak eta kontinenteen mugimenduaren teoria adierazten duen animazioa arreta handiz ikusi eta gero galdetegia erantzuten saiatu. Animo!


2010-10-14

Euskal Herrian Dantzan

Zein txoko politak dauden gure inguruetan. Ikusi bideoa eta gozatu.
(Eskerrik asko Asier!)

Bizitzaren Sorrera

Bizitzaren sorrera.- Bizitzaren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko animazioa arretaz ikusi eta gero, egiten diren galderei erantzuten saiatuko gara.

Uraren Sorrera

Uraren sorrera: Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko animazioa arretaz ikusi eta gero, egiten diren galderei erantzuten saiatuko gara
.

2010-10-13

Unibertsoaren sorrera


Unibertsoaren sorrera.- Unibertsoaren sorrera-prozesua erakusten duen animazioa arretaz ikusi eta gero, egiten diren galderei erantzuten saia zaitezte.
-----------------------

2010-06-08

Entzumena eta belarria

Gure entzumen-organoa nolakoa den eta nola entzuten dugun hobeto ulertzeko, animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertu ondoren galdera-erantzunak osa itzazue. Animo!






2010-05-27

Ukimena eta larruazala

Liburuko jarduerak egitearekin batera, gure ukimen-organoa nolakoa den eta ukitutakoa nola sentitzen dugun hobeto ulertzeko, animazioa ikusi (sakatu marrazkiaren gainean) eta prozesua ondo azter ezazue ondoren galdera-erantzunak osatuz (sakatu galdera ikurraren gainean).

2010-04-29

Ikusmena eta bere organoa

Liburuko jarduerak egitearekin batera, gure ikusmen-organoa nolakoa den eta nola ikusten dugun hobeto ulertzeko, animazioa ikus eta prozesua ondo azter ezazu, hurrengo irudian sakatuz.

Animazioa ongi aztertu ondren, ikusmen organoari buruzko galderak erantzuten trebatu zaitezke. Sakatu galdera ikurran eta ea zenbat asmatzen dituzun!!!

2010-04-20

Gorputzek argiarekiko duten portaera

GORPUTZEK ARGIAREKIKO DUTEN PORTAERA

Gorputzek argiarekiko duten portaera desberdina landuko dugu. Portaera horiek, izen jakinen bitartez adierazten dira. Hitz horiek zein diren eta haien esanahi zehatzaz jabetzeko hiztegiak (Harluxet Entziklopedia eta Euskal Wikipedia, esaterako) erabiliko dituzue.
Bukatzeko, gorputzek argiarekiko duten portaeraz eskema bat egin ezazue eta hori, gero, lagunari azal iezaiozue.

Hona hemen aipatutako hiztegietara jotzeko estekak:
Harluxet (Webgunea ireki)
Harluxet, hiztegi entziklopedikoa

Euskal Wikipedia (Webgunea ireki)
Harluxet, hiztegi Euskal wikipidea, entziklopedia askea

2010-04-19

Izarren hautsa. Bi bertsio.

Kaixo ekipo:

Hemen "Izarren hautsa" kantaren bi bertsio. Bat Mikel Laboarena eta bestea Xabier Leterena. Zein duzue gustokoena? Gelan biak entzun ditugu. Bota zuen iritzia.
  • Xabier Leterena:

  • Mikel Laboarena:

2010-03-28

Ordenagailuak eta arbel digitala martxan ditugu

Kaixo ekipo:

Gure ordenagailuak martxan jarri genituen eta baita ere arbel digitala. Gustura ibili ginen idazmahaian gure argazkiak jartzen, lastima interneteko konexioa huts egin zigula... Baliabide hauei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko lanean jarraituko dugu. Hona hemen lehenguneko argazkiak.










2010-03-25

Digestio aparatua: bideoa

Hona hemen ikasten ari garen digestio aparatuaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa. Arretaz ikusi eta entzun. Ea zuen gustokoa den.


2010-03-15

Badugu gelako bloga

Kaixo ekipo:

Lortu dugu gure gelarako blog bat egitea. Hemendik aurrera hemen zintzilikatu ditugu gure lanak, berriak, albisteak eta abar. Ea denon artean blog hau elikatzen dugun eta bizirik mantentzen dugun.

.

Hona hemen Zirauntza ibaiaren iturburua, toki lasai eta paketsua. Aratzeko urak gure Zirauntza ibaia elikatzen duen bezala, ea guk ere gure bloga mantentzen dugun eta bizia egiten dugun.