2011-08-03

Haztearen abantailak -- argazkiak

Hemen dauzkazue "Haztearen abantailak" bideoa sortzeko erabili ditudan argazkiak. Batzuk eskolan atera genituen eta besteak "humilladeroan". Agazkien gainean sakatu eta picasako albumera eramango zaituzte. Bertatik jaitsi ditzakezue nahi dituzuenak.


2011-07-12

Haztearen abantailak

Azkenean, agindutakoa beteta. Hemen dago zuek egindako grabaketa eta argazkiekin sortutako bideotxoa. Ea zuen gustukoa den.

Eskolako blogean Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sari banaketari buruzko informazioa daukazue eta baita argazki batzuk ere.

Oporrak primeran pasatzen ari zaretela suposatzen dut. Ongi segi eta zintzoak izan.

2011-06-13

"Musuen gustua": gure amaierak.

Xabier Mendigurenen "Musuen gustua"liburua irakurri ondoren bakoitzak liburuari bere jarraipena eman zion. Hemen dago bakoitzak idatzitako liburuaren bukaera.

JOSEBA

ALMIÑANA

LOREA

ARREGI

RUBEN FERNENDEZ DE QUIUNCOCES

DUNIA

FIALLEGAS

IRATXE

IMAZ

ASIER

INTXAURRAGA

FLORENTINA

ION

AITANA

IRADIER

LAURA

ORMAZABAL

DAVID PEREZ DE SAN ROMAN

SERGIO RUIZ DE GORDOA

ALAITZ

SOLOZABAL

IONE

VIEITES

SIMON KELLER

YERA

MARKEL

YOLLER

Gure oroitzapenak

Hemen daude guk idatzitako oroitzapenak, kostatu zait baina azkenenan hona hemen denok irakurtzeko moduan. Ea zuen gustokoak diren.

2011-05-19

Gure arte lanak

Plastika saioetan hainbat lan egin ditugu. Hona hemen hauetako batzuk. Eskolako pasabidean erakusgai izan ondoren, blogean ikusgai jartzea erabaki dugu. Orokorrean asko gustatu zaie bai gurasoei, ikasleei eta baita eskolako irakasleei ere. Margolari ezagunen obrak dira. Txuri beltzean inprimatu ditugu eta ikasle bakoitzak arte lan horren bertsio pertsonala egin du. Oso lan politak egin dituzte.

2011-03-31

Gizakien ugalketa

Gizakien ugalketa ondo ulertzeko hona hemen liburu digital bat. Informazioa oso ondo antolatuta ematen digu. Kontsulta ezazue.




Jarraian dagoen estekan sakatuz gero, gure gai honekin zerikusia duen beste liburu digital bat aurkituko duzue. 21. orrialdetik 29. orrialdera dago guri interesatzen zaigun atala.

2011-03-29

Zelularen funtzionamendua

Hona hemen zelulari buruzko informazio ezberdinak ematen dituen bideoa. Bideoa gaztelaniaz dago, baina oso interesgarria iruditu zait. Ikusi eta zuen iritzia iruzkinetan utzi.

2011-03-17

Nerbio sistema: osagaiak eta funtzionamendua



Nerbio-sistemaren funtzionamendua nolakoa den erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero, hainbat galdera ageri dira, kontzeptuak, loturak eta prozesuak hobeto ulertzeko eta finkatzeko.


2011-03-09

Iraitz-aparatua: osagaiak eta prozesua


Iraitz-aparatua, bere organoak eta iraitz-prozesua nola gertatzen den azaltzen duen animazioa duzue hemen. Eta beti bezala animazioa oso ondo aztertu ondoren, ikasitakoa ondo finkatzeko egiten diren galderak erantzun.


ANIMAZIOA -- -- GALDETEGIA

2011-03-02

MATEMATIKA

Agian, hurrengo astean aspertzen zarete. Hori ez gertatzeko hemen dituzue ariketa batzuk.
DENBORAPASAK
BINGO MATEMATIKOA
GEOKLIK