Araia Eskolako 2010-2011 ikasturteko 6. maila gelako Bloga da hau. Hemen gure lanak, albisteak, argazkiak, eta abar agertuko dira.
2011-08-03
Haztearen abantailak -- argazkiak
Hemen dauzkazue "Haztearen abantailak" bideoa sortzeko erabili ditudan argazkiak. Batzuk eskolan atera genituen eta besteak "humilladeroan". Agazkien gainean sakatu eta picasako albumera eramango zaituzte. Bertatik jaitsi ditzakezue nahi dituzuenak.
Gaiak / Temas
argazkiak,
Haztearen abantailak
2011-07-12
Haztearen abantailak
Azkenean, agindutakoa beteta. Hemen dago zuek egindako grabaketa eta argazkiekin sortutako bideotxoa. Ea zuen gustukoa den.
Eskolako blogean Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sari banaketari buruzko informazioa daukazue eta baita argazki batzuk ere.
Oporrak primeran pasatzen ari zaretela suposatzen dut. Ongi segi eta zintzoak izan.
Eskolako blogean Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sari banaketari buruzko informazioa daukazue eta baita argazki batzuk ere.
Oporrak primeran pasatzen ari zaretela suposatzen dut. Ongi segi eta zintzoak izan.
2011-06-13
"Musuen gustua": gure amaierak.
Xabier Mendigurenen "Musuen gustua"liburua irakurri ondoren bakoitzak liburuari bere jarraipena eman zion. Hemen dago bakoitzak idatzitako liburuaren bukaera.
Gure oroitzapenak
Hemen daude guk idatzitako oroitzapenak, kostatu zait baina azkenenan hona hemen denok irakurtzeko moduan. Ea zuen gustokoak diren.
2011-05-19
Gure arte lanak
Plastika saioetan hainbat lan egin ditugu. Hona hemen hauetako batzuk. Eskolako pasabidean erakusgai izan ondoren, blogean ikusgai jartzea erabaki dugu. Orokorrean asko gustatu zaie bai gurasoei, ikasleei eta baita eskolako irakasleei ere. Margolari ezagunen obrak dira. Txuri beltzean inprimatu ditugu eta ikasle bakoitzak arte lan horren bertsio pertsonala egin du. Oso lan politak egin dituzte.
2011-03-31
Gizakien ugalketa
Gizakien ugalketa ondo ulertzeko hona hemen liburu digital bat. Informazioa oso ondo antolatuta ematen digu. Kontsulta ezazue.
2011-03-29
Zelularen funtzionamendua
Hona hemen zelulari buruzko informazio ezberdinak ematen dituen bideoa. Bideoa gaztelaniaz dago, baina oso interesgarria iruditu zait. Ikusi eta zuen iritzia iruzkinetan utzi.
2011-03-17
Nerbio sistema: osagaiak eta funtzionamendua
Nerbio-sistemaren funtzionamendua nolakoa den erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero, hainbat galdera ageri dira, kontzeptuak, loturak eta prozesuak hobeto ulertzeko eta finkatzeko.
ANIMAZIOA ------------ GALDETEGIA
2011-03-09
Iraitz-aparatua: osagaiak eta prozesua
Iraitz-aparatua, bere organoak eta iraitz-prozesua nola gertatzen den azaltzen duen animazioa duzue hemen. Eta beti bezala animazioa oso ondo aztertu ondoren, ikasitakoa ondo finkatzeko egiten diren galderak erantzun.
2011-03-02
MATEMATIKA
Agian, hurrengo astean aspertzen zarete. Hori ez gertatzeko hemen dituzue ariketa batzuk.
DENBORAPASAK
BINGO MATEMATIKOA
GEOKLIK
DENBORAPASAK
BINGO MATEMATIKOA
GEOKLIK
2011-02-21
2011-02-17
Odol-zirkulazioa
Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, ikus-entzunezko animazio baten bitartez. Odol tanta batek zer bide egiten duen ikusiko dugu: bihotzean sartzen denetik azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta gero, galdera batzuk ageri dira, ikusi dugun prozesuaren ingurukoak.
ANIMAZIOA---------------GALDETEGIA
Galdetegia egin ondoren iruzkinetan lortu duzun emaitza adierazi. ANIMO!!
2011-02-08
Arnas-aparatua eta arnasketa
Arnas aparatuaren osagaiak zein diren eta arnasketa-prozesua bera nola gertatzen den erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Ikusi eta gero, hainbat galderari erantzungo diegu. Ahalik eta ongien erantzuten saiatuko gara, gero, arnasketa-prozesua nola gertatzen den idatzi beharko dugu-eta, koadernoan.
2011-02-07
Giza gorputza: Hainbat sistemak osatutako organismoa
Giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dute. Hona hemen "Giza gorputza" izeneko kontzeptu-mapa, bertan gorputza osatzen duten sistema edo aparatuek betetzen duten bizi funtzioaren arabera sailkatzen dira. Sakatu beheko esteka honetan.
Gaiak / Temas
giza gorputza,
Txanela-6-3
2011-01-25
MATRIKULA: Aniturri Institutokoekin bilera informatiboa
Matrikula garaia urtarrilaren 31an hasiko denez, bilera bat izango dugu eskolan. Bilerara Aniturri Institutoko irakasleak etorriko dira eta institutoko hezkuntza eskaintza, funtzionamendua, zerbitzuak, ea...zeintzuk diren azalduko digute. Bileran gure zalantza guztiak argitzeko aukera izango dugu. Oso garrantzitsua dela uste dugu eta bilerara gurasoak eta ikasleak konbokatuta zaudete . ANIMATU ETA DENOK ETORRI!!!
EGUNA: Urtarrilaren 31a, astelehena.
ORDUA: 16:30ean.
TOKIA: Bideogelan.
EGUNA: Urtarrilaren 31a, astelehena.
ORDUA: 16:30ean.
TOKIA: Bideogelan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)